XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Itxura danez, ikasleak otar-zati bat bakarrik egiten zuen, beti bera, eta zumitzgai ebakitzeaz etzan konturatzen, bere nagusiari zegokion zeaztasuna bai zen ori.

Denporaz, bere jaioterrira itzulirik, lantegia idekitzea erabaki zuenean, konturatu zan etzela gauza otargintza lana bear bezela burutzeko, bilbatzea, zumitz-eiotzea lortu ezin zuelako.

Ordun, ikasleak, beste izenik ezin eman dezaiokegu, bere maixu izandakoa gogoratuaz, onela esan oi zuen: .

Itzul gaitezen berriro Igantzi-ko saski-lantegira.

Saski josketa otar ondotik asten da eta zimitza erdibituarekin asi ere.

Esi-gaiaz asiera damaio, eta ondoa lortuz gero, axaldun zerrendaz jarraitzen du iru aldiz bira osoa goruntza ematen diola.

Zimitz eiotzea aurrera eramateko, uztai tokiraño alegia, moldea ezartzen dio, alanbrez itsatsirik, ortarako aurrez onda-zimitza bati moldearen aldebanatatik txulo bi egiñaz, eta mailluz jota beretokiratuz.